Edukira joan

Goierriko Hitza

Altzaga
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-10-07;ERRUBGIA. 'Bonus' puntu bat ekarri du besapean Ampo Ordiziak

'Bonus' puntu bat ekarri du besapean Ampo Ordiziak

Errugbia Lehen zatian ezinean ibili baziren ere, azkenerako etxekoak estutu eta puntu bat ekarri zuten Sevillatik.

maitane legarreta

Ampo Ordiziak Sevillan neurtu zituen indarrak igandean, Cajasol Ciencias taldearen aurka. Iazko denboraldian kanpoko partidetan ezinean ibili ziren Ampo Ordiziako jokalariak, eta egoera hori saihestu nahi zuten aurten. Horretarako punturen bat edo beste lortzea komeni zitzaien ordiziarrei eta lan hori burututa gustora itzuliko ziren etxera.

Kontuan hartu behar da, era berean, aurkaria Ciencias de Sevilla zela, iazko denboraldian bigarren egin zuena. Beraz, bonus puntua lortzea ez da muzin egiteko moduko lorpena.

Hasieran aldapa gora

Partidaren hasiera ez zen erraza izan ordiziarrentzat. Axio Araña lehen entrenatzailea kexatu egin zen Bera-Beraren aurkako partida gogorra izan zelako, eta bere ustez jokalariak ez zeudelako «erabat suspertuta». Hori argi geratu zen neurketa aurrera zihoan heinean, beraz, badu garrantzia puntu batekin etxeratu izanak.

Markagailua Ciencias De Sevillako jokalariek astindu zuten. Ampo Ordiziakoek hanka sartu zuten lehiaren hasieran eta arbitroak zigortu egin zituen ordiziarrak. Morathek etekina atera zion egoerari eta zigor kolpeen bitartez markagailuan 9-0 zenbakiak marraztu zituen. Ondoren, lehen zatiaren amaiera aldera, Sevillako jokalariek entsegua egin zuten eta ordiziarrei aldapa gora jarri zitzaien partida.

Bigarren zatian indarberrituta

Lehen zatian kolpe galanta jaso zuten ordiziarrek, baina bigarrenean euren lana burutzen ere asmatu zuten, etxekoak estutuz.

Lermak entsegu ikusgarria egin zuen 56. minutuan. Jokalari ordiziarrak oraindik ere onuragarria zen zerbait lortu zitekeela ohartu ziren, bazela itxaropenik, alegia. Ciencia de Sevilla ez zegoen lokartuta baina ordiziarrek euren aldarte horri eutsi zioten. Jarrera hori dela-eta, entsegua lortu zuten 73. minutuan Gray-ren eskutik.

Partidu amaieran Sevillakoek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten, arbitroak kaleratu ondoren. Ampo Ordiziak etekina atera zuen Gray-ek egindako zigor entseguaren bitartez, eta, ondorioz, bonus puntua lortu ahal izan zuten.

Partida ezohikoa den eran luzatu zuten, hamar minutu gehiago iraun baitzuen azkenean.

############

Ciencias de Sevilla 23

Ampo Ordizia 19

Cajasol Ciencias de Sevilla. Rocha, Gonzalez, Hattori, RecuerdaDe Oliveira, Camacho, Jimenez, Ortega, Arenas, Morath, Smith, Ortega, Puanani Unia, Anthony Berrichon, Malo. Bohorquez, Prieto, Bresolin, Silvestre eta Pinto ere aritu ziren.

Ampo Ordizia. Crende, Aierbe, Cooney, Astarloa, Parker, Lerma, Mate, Watkins, Suso, Gray, Oiarbide, White,Tarraguel, Otazua, Huxford. Argaiz, del Rio, Muller, Mattaruco eta Elorza ere bai.

Markagailua

3-0. Morathen zigor kolpea (8.min). 6-0. Morathen bigarren zigor kolpea (18.min). 9-0. Morathek berriz zigor kolpea (24.min). 16-0. Ortegaren entsegua eta Moratek transformatu egin zuen (40.min). 16-5. Lermaren entsegua (56. min). 23-5. Bresolinen entsegua eta Morathek transformatu egin zuen (63.min). 23-12. Del Rioren entsegua eta Gray-ek transformatu zuen. 23-19. Zigor entsegua eta Grey-ek transformatu (79.min).

############

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.