
Euriak eta trafiko ezbeharrek kaosa eragin dute Goierriko errepide sarean
Goierri Etxegaraten eta Ordizia eta Itsasondo arteko zatian izan dira arazorik handienak; auto ilada luzeak sortu dira.
erredakzioa
Euriak eta istripuek erabateko kaosa eragin zuten atzo Goierriko errepide sarean. Goizeko lehen ordutik, bi trafiko istripurekin esnatu zen eguna, eta eguerdirako, beste bi ezbeharrek ia erabat itxita utzi zuten N-1 errepidea. Berez trafiko handia duen errepide honek agerian utzi zituen atzo ere bere gabeziak. Goierriko bi puntu beltz nagusietan, Etxegaraten eta Itsasondo eta Ordizia artean izan ziren atzo ere arazorik larrienak.
Goizeko zortzietan izan zen aurreneko abisua. Etxegarateko gainean, kamioi batek artaziarena egin zuen Irungo norabidean. Ezbeharraren ondorioz, trafikoa etenda egon zen. Handik ordubetera, bigarren istripu bat izan zen Itsasondon, hau ere N-1 errepidean. Furgoneta batek bidetik atera eta erdibitzailea jo zuen. Gasteizko norantzan errail bat itxi behar izan zuten Ertzainek, eta trafikoa motel ibili zen goizean zehar, harik eta bidea garbitu zuten arte.
Unerik zailenak, eguerdian
Okerrena etortzeko zegoen, ordea. Eguerdiko 12:38an, Gasteiz aldera zihoan kamioi batek ezbeharra izan zuen Idiazabalen. Artaziarena egin eta bidea erabat itxita gelditu zen. Ordubete geroago, errail bat irekitzea lortu zuten.
Korapilo bat askatzen zuten bitartean, Ordizian beste kamioi batek izan zuen ezbeharra. Artaziarena egin ondoren, kamioia bidetik atera eta gidariaren kabina galdu zuen. Donostiarako norantzan bi errailak itxi behar izan zituzten. Gidaria berriz, zaurituta eraman zuten ospitalera
Trafikoa arindu nahian, Itsasondo eta Legorreta barrutik bideratu zituzten ibilgailuak, han ere erretentzioak sortuz.
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.