Edukira joan

Goierriko Hitza

Altzaga
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Eztabaidak

goierri

2006-06-12

Zeren gabezia nabaritzen duzu Goierrin?

Hiriburuekin alderatuta, zer alde eta zer eragozpen dauzka eskualdeak?

Jasotako mezuak:

58

lutxi | 2007-10-26

Gauez autobus gehiago egon beharko liratekke herriko festetara joateko, eta bueltatzeko. Taxiek daukaten prezioekin, xoxak taxian gastatzea eta taxista noiz etorriko zaizun zain egoteak sutan jartzen nau. Ah! eta jatextxe begetariono bta ere falta del adioenarekijn bat natort neu ere. Hemengo baratzetako barazkiekin plater bikainak presta daitezke.

57

nacho | 2007-05-10

golf zelaia zertarako, putetxean gastatu beharreko dirua beste zulo batzuetan gastatzeko? Ezta pentsatu ere. Herriko bi putetxe gutxienez.

56

2007-02-17

politikoak potroetatik estutzeko makina da goierriko gabeziarik handiena

55

manolete | 2007-02-17

nahikoa lotsagarria da beasaingo gau giroko tabernetan ipintzen duten musika!Nazkatuta nago!tabernariek adarien bidez etekinak ateratzeaz besterik ez dira arduratzen.Zergatik ez kontzertuak antolatu?Zergatik ez antzerkia?Zergatik ez dute kriterio eta interes minimo bat jartzen musika jartzerakoan? Kafe antzokia ia!!!!!!!!

54

Neoni | 2006-12-28

Denok etengabe behar dugun zerbait falta da, hau da, AIRE FRESKO ETA SANOA. Geroz eta gehiago faltan botatzen dut, batez ere goizean balkoira irtetzen naizenean eta beruna sudur zuloetan sartzen zaidanean. Urretxu=Zumarran geroz eta okerrago bizitzen da.

53

2006-11-18

BAI, JATETXE BEGENARIOANOEN BEHARRA IKUSTEN DUT, OSO ZERBITZU ESKAXA DAGO OROKORREAN LEKU GUZTIETAN. PAUSO ONA GIZARTEAREN BESTE ZATI BATZENTZAKO

52

Jurek | 2006-10-17

Ez legoke gaizki jatetxe begetariano ba izatea Goierrin. Arrasate eta Donostian badira bat edo beste, eta jendea erruz ibiltzen da.

51

hara! | 2006-10-10

Hondartzak, basamortua, 4.000 metrotik gorako mendiak, oihan tropikalak, idiak, gurdiak, katamotzak, otsoak, hartzak, igarabak, karramarroak, auzolanak......

50

Oskar | 2006-09-28

Ez al daude gaueko trenak larunbat gauetan?

49

High level | 2006-09-24

Oporrak bukatu dira eta honekin batera herrietako festak ere laster amaituko dira. Horrela, larunbatero Beasain bisitatzeko ohiturari jarraituz gazte asko eta asko taxien zai geratuko dira 3.30ak aldera tabernak ixtean eta beste asko "trago pare bat" hartuta bueltatuko dira autoz. GAUEKO LINEAK EZAR DITZATELA gazte eta gurasoen onurarako!!

48

Oskar | 2006-09-22

"Y DALEEEE": Horrela pentsatuta oraindik Goierrin baserriak bakarrik legozke. CAF ireki aurretik ere berdina esango zuten garaiko goierritarrek: "bai, trenak saldu Madrilen, eta Bartzelonan, eta Estocolmon, eta Mexikon eta... zer uste dute hauek!". Ausarta izan, eta ez izan horrenbesteko inferioritate konplexua zure eskualdearekin.

47

2006-09-21

Gauez ez dago trasporte publikorik, taxiak izan ezik, gazteentzako honelako zerbait egotea ondo ikusiko nuke

46

enee | 2006-09-20

Golf zelai bat falta da

45

y daleee | 2006-06-19

ta izotz jauregi bat, ta hipodromo bat, ta parke akuatiko bat, ta port aventura bat, ta merkatalgune erraldoi bat, ta bost izarreko hotel bat, ta aireportu bat, ta... Ez dut jarraitu nahi, bestela gure alkateren bati ideia brillanteren bat emango diot

44

enee | 2006-06-19

Golf zelai bat falta da.

43

Surflaria | 2006-06-15

Golf zelaia falta dela? A, klaro. Batzuek hori egiteko asmoa eta interesa dutelako orain hori falta da... Ba nik surfa egiteko itsasoa eta hondartza nahi ditut! Eta olatu handiekin! Eta txiringitoekin. Legorretan pareta egin, Goierri urez bete, Aizkorriko horma ondoan hondar piloa bota, eta hala! Horrek ere turismoa ekarriko du. Gora kapritxoen politika. Itsasoa 50 kilometrora daukadala? Golf zelaiak bezalaxe. Zentzua falta da Goierrin.

42

joseba | 2006-06-14

AHTk eragingo duen txikizioa gelditzeko ahalmen gabezia da kezkagarria.

41

Loli | 2006-06-14

Eta lineak daudenen ordutegirik ez dago! Nola nahi dute orduan erabiltzea, autobusa noiz datorren ere ez dakigunean!

40

2006-06-13

Goierriko herri guztik Agenda21en sartuta dare garapen jasangarria bultzau nahien, eta hean burui kontra etten ai die. Behin ta berriz errepikatzen due garraio publikoa ibiltzeko, baino nola ibiliko deu ba? seguratik zeama juteko 5bat autobus eongo die, izala juteko 2 ta beasaina juteko 6. Goierrin autobus linea gehio behar die.

39

bat | 2006-06-13

Falta, naturarekiko errespetua falta da. Gure Udaletan lotsa falta da. Eta sobran, dirugosea dago sobran.

38

enee | 2006-06-13

XUA = MUNDUKO ERREGEA !!!!!

37

enee | 2006-06-13

GOLF ZELAI BAT FALTA DA

36

xua | 2006-06-13

golf zelai bat zer demontretarako? euririk ez du egiten eta nola ureztatuko zenuke zuk golf zelai hori? beste urtegi beldurgarri bat eginda? babes dezagun goierrin dugun natura eta ez batzuen poltsikorako ustiatuz, denona dena denon artean erabili eta zaindu behar dugu. bizi errealitatean eta ez saturno planetan!!!!! AHT-rik ez! UTZI PAKEAN GURE MENDIAK! AIZKORRI BIZIRIK!

35

langabetu | 2006-06-13

hiriburuetan ere ez dago, baina goierritarrok, goierritar izateagatik soilik, bizitzeko adinako soldata kobratu beharko genuke, gero nahi duguna egin ahal izateko

34

enee | 2006-06-13

GOLF ZELAI BAT FALTA DA.

33

enee | 2006-06-13

GOLF ZELAIA BAT FALTA DA.

32

NESKA24 | 2006-04-06

INFORMATIKAKO KLASEAK EMATEN DIRA ASTEBUKAERATAN.

31

Luxenburg | 2006-04-03

Alderdi politiko iraultzaile bat botatzen dut faltan.

30

2006-03-18

Eta zergatik ez bi gauzak? Zuk zerbait nahi izateak ez du kentzen gazteok aisialdi alternatiba gabe gelditu behar izatea. Bi gauzak egin daitezke. Horrela gazteak merkatalgunera lasai joan ahal izango dira asteburutan dibertitzera, eta besetik HBkoak gustora joan ahal izango dira beraien kulturgune dinamikora. Gauza batek ez du bestea kentzen. Toleranteagoak izan beharko ginateke!

29

2006-03-16

Kulturgune dinamiko bat eta ez merkatalgune gehiago

28

2006-03-12

Ganorazko merkatalgune bat, asteburutan gazteok Donostia edo Gasteizera joan behar ez dezagun.

27

sagutxo | 2006-03-10

ORDIZIAKO UDALARENGANDIK INFORMAZIOA OIANGURI BURUZ.

26

Joxepo | 2006-03-01

Nestkatilla politak eta lirainaaaaaaak!!!!!!!

25

Joseba | 2006-02-25

ITSASO herri bezela berreskuratzea

24

TIPI-TAPA | 2006-02-22

Kultur aukera gehiago, euskara gehiago entzutea, baserritarren egoera obetxea, eskualdeko komunikabideak obetzea, jendea kalera gehiago ateratzea, baso autoktono gehiago, AHT gutxiago, aizkorriko parke naturala, herri guztietan gaztetxe bat egotea, aparkatzeko arazorik ez egotea, langabezirik ez egotea, lan prekariaterik ez egotea, no apartheid, presoak herriratzea, proiektu autogestionatuak, auzolandeagiak...

23

Anton | 2006-02-10

Udal defizitarioak behar ditugu.

22

Lopez | 2006-02-10

Kultur mugimendua, eta herri batzuetan horiek aurrera eraman ahal izateko udalaren jarrera. Kultur etxeak ere bai zenbait herritan. Kultura serioski hartzea faltan botatzen dut nik.

21

2006-02-04

Goierriko herri gehienetan garraio publiko gehiago jarri behar dira. Kotxea aparkatzeko herrietan dagoen arazoari aurre egiteko bidea eman dezake.

20

Bat | 2006-02-01

PAKEA, ETA EZ!

19

Igor | 2006-01-24

Bizkaitarrak !

18

2006-01-24

Kafe Antzokiak ekimen pribatuak dira. Benetan eskaera balego, inbertsore batek ipiniko luke "kafe antzoki" bat.

17

2006-01-24

KAFE ANTZOKIARI BAI!!

16

Pelanas | 2006-01-24

Leorretan daukek bat earra! Txipiron!

15

Joxepo | 2006-01-23

Nik putetxeak botatzen ditut faltan.

14

berdin da | 2006-01-23

Gauzak alda ditzatela soldata jasotzen dutenak... larregi denbora dibertitzeko.... merkatalguneak gazteon beharrak asetzeko... ui... hau da beldurra.... Goierriko gazteria ez dabil oso ondo... eskerrak denak ez dugunik horrela pentsatzen...

13

Seapoto | 2006-01-23

Merkatalgunea zeri deitzen diozu? Olaberrian dagoena zer da? Dirua gastatzeko leku gehiago izatea al da kontua? Ala zineak izatea da 'ganorazko merkatalgune' baten ezaugarria? Zinek barra-barra daude Goierrin, baina ikusi egin behar da askotan zenbat jende joaten den. Batzuk kultur eskaintza zabalagoa eskatzen dugu, baina dagoeneko dauden ekitaldietan zenbat gaztek parte hartzen duen ikusita...

12

2006-01-22

Gauzak aldatu dezatela, horretarako denbora edo soldata jasotzen dutenak. Goierriko gazteok denbora larregi dugu dibertitzeko, eta toki gutxi horretarako. Merkatalgune batek gazteok beharrazk errez asetuko lituzke!!!!!!

11

masala | 2006-01-20

gazteok erosi eta erosi ibiltzeko..... horixe okurritu al zaizue??? gazteek zer egin ez dakizuela? ez dago ba munduan zer aldatuik!!!

10

2006-01-20

Ganorazko merkatalgune bat. Gazteok askotan zer egin ez dakigu eta!

9

Seapoto | 2006-01-19

Ez dut oso ondo ulertzen Oilalume bezalako leku batek zer eskainiko liokeen Goierriri. Azken finean, diskoteka soil baten funtzioa beteko luke. Kafe Antzoki batek, kontzertuez gain beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu: hitzaldiak, ikastaro eta tailerrak, antzerkia, pelikulen emanaldiak...

8

Oilalume | 2006-01-19

Goierrin Oilalume moduko bat egitea proposatzen duenari: Non kokatuko zenuke Goierrin Oilalume moduko bat?

7

2006-01-18

Goierritarran nere herriaren ITSASONDO koalbisteak botatzen dut faltan .Ea norbait animatzen den

6

2006-01-16

Goierrin hutsune nabarmena dago. Hitza eta Goierritarra bezalako euskal hedabideei diru laguntza eskasak ematen zaizkie, horixe botatzen dut faltan Goierrin: euskara hutsezko hedabideentzat laguntza gehigo

5

Josu | 2006-01-16

Kafe antzokiarena aipatu da. Zumarragako kultur etxearen azpian kafe antzokia egitea kristona litzateke, bi herriak dinamizatuko lituzke kulturalki, kafe antzokien zirkuitoan sartu... Ez dago gainera Durangokoa bezalakoa izan beharrik, Elgetakoa eredu egokia izan daiteke.

4

2006-01-16

Ekitaldiak falta dira Goierrin. Eskerrak gaztetxeek eta gazte taldeek bideo emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak, etab. antolatzen dituzten. Udalek herritarren dirua gauzak hautsi eta berriro egiten erabili ordez, hobe lukete herritarrei zuzendutako gauzak antolatzea. Dirua errazegi botatzen dute udaletxeetan, nola ez den beraien dirua?? Ordiziako alkatesak esaterako horrenbeste azoka egin beharrean, beste alternatiba batzuk bilatzen saiatu beharko luke. Azoka batzuk egitea ondo dago kultura bultzatzeko... baina beste gauza batzuk existitzen dira eta jendea herrian uste dut nahiko nazkatuta dagoela dagoeneko horrenbeste feria eta azokekin. Beraz, eskertuko genuke Goierrin gu denon diruarekin ekitaldi ezberdinak antolatuko balituzkete.

3

XX | 2006-01-16

Ados nago kafe antzokia faltan botatzen duen Seapotorekin. Zumarragan ere, horrelako makro kultur etxea egin beharrean, ez legoke gaizki kafe antzokia, ez?

2

xxxxx | 2006-01-16

Goierrin gauz asko falta dira. Batetik ez dago euskal dantzalekurik. Beasainen Gambo bakarrik dago eta ez da bate ederra. Eta gazteentzako Oialume bezelako dantzalekurenbat ireki behar litzake. Bestalde euskara bultzatzeko eta bilgunek egon behar lirateke, erdaldun asko baitaude. Bestalde igandetan goierriko herriren batzutan gazteak elkartzeko jaialdik edo euskal giroko ekitaldik egin behar lirateke ez baitago ezer ere ez.

1

Seapoto | 2006-01-15

Kultur azpiegiturak botatzen ditut faltan, Kafe Antzokiaren antzeko zeozer behar dela uste dut. Elgeta bezalako herri txiki batean funtzionatzen badu, zergatik ez Beasainen edo Ordizian?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.