
2007-10-19 | 15:38:15
Etxebizitza
Torremendia etxeko pixu bat errentan emango du Udalak
Goierrin erroldatutako biztanleei dago zuzenduta deialdia
Altzagako Udalak Torremendia etxean duen pixua errentan emateko lehiaketa egingo du. Helburua, "beharra dutenei etxebizitza bat ematea" da. Horretarako, merkatuko preziotik behera dagoen alokairua jarriko dute, bost urteko kontratuan. Baldintza nagusiak, goierritarra eta adinez nagusia izatea, edota beste etxebizitza baten jabe ez izatea dira. Baina Udalak herrikoa bertakoa izatea edo euskaraz jakitea ere baloratuko ditu. Eskaerak, azaroaren 6rako egin behar dira udaletxean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Torremendia etxea
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.